2018(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

Colpbol 5. Mailan!

Udaberriaren zain jarraitzen dugun bitartean, 5. mailakoek COLPBOL kirola ezagutzen hasi gara. Kirol berria, edonork jolastu dezakena eta oso dibertigarria, Valentzian asmatu zuten orain dela urte batzuk. Kirol berri honi buruzko informazio guztia COLPBOL-a asmatu zuen Juanjo Bendicho-k berak sortutako webgune honetan duzue. Disfrutatu!

http://www.colpbol.es/es/

2018(e)ko apirilaren 17(a), asteartea

Errugbia 6. mailan

Getxon bertan hain errotua dagoen kirola landuko dugu 6. mailan hurrengo asteetan. Hasteko kirolaren ezaugarri eta arau garrantzitsuenak ikusteko bideo hau erabili genuan klasean (zoritxarrez erderaz dagoena).

https://www.youtube.com/watch?v=8W9g11bswcg



2018(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

Euskal Pilota lantzen!

4. mailako ikasleak Euskal Pilota ezagutzen eta praktikatzen ari dira hilabete honetan zehar. Eskuz, paletan edota zestan jokatzeko aukera izaten ari dira gure eskolako frontoian, baita kirolak berak dituen ezaugarri eta modalidadeak ezagutuz. Horren harira informazioa handitzeko hemen duzue wikipediak gure kirol maite honi buruz esaten duena.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Pilota